XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Probatu zuen lagunak,
hasieran herabe;
poz-pozik jarri zen gero,
ia arnasarik gabe;
liluratuta zegoen,
gozoaren mirabe.

Gozoa da -esan zuen-,
bai gozo eta ezti!
Horrelako goxokiak
sal litezke garesti,
ondo-ondo bildu ezkero,
papera eta guzti.

Lagun hau, denborarekin,
egin zen merkatari;
negozio bakoitza zen
beste baten atari;
egun baten deitu zion
bere lagun zaharrari.

Dirua azkar egiteko
-aizak hi, lagun zaharra-,
antzerkitxo bat zeukagu
antolatu beharra.
Telebistak dioena
duk egia bakarra.